Ondarroa, Bizkaiko Kostaldeko 8.495 biztanleko herri euskalduna da, oso egokia egun pasa etortzeko edota egun batzuk bertan igarotzeko.
Betidanik arrantzarekin loturik egon den herri honen portua oso berezia da. Tokirik xarmangarrienetako bat Alde Zaharra da, oso toki berezia, bere kale estu eta aldapekin, Erdi Aroko kutsua ikusten delarik eta batez ere arrantzaleen herria izan dela argi geratzen delarik.
Bere kaleetatik murgildurik, hainbat monumentu historikoez gain, herritarren eta bisitarien beharrak asetzen dituzten mota guztietako dendak eta tabernak aurkitu daitezke. Edozein erosketa egin nahi izanez gero, kalitatezko eskaintza zabala aurkitu dezakezu bertan. Bai familia, bai norberaren beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuen gama oso zabala eskaintzen du Ondarroak. Zerbait erosi nahi izanez gero, leku egokia duzu hau!! Beti ere modan dauden azkeneko tendentziak eskaintzen baitira bai arropetan, bitxietan, osagarrietan, etxerako ehunkietan, teknologian, e.a. Zerbait jan edo edan nahi izanez gero etxeko euskal gastronomia eskaintzen duten hainbat jatetxe ditugu. Baita ere, era guztietako tabernak: kafetegiak, pintxo edo raziodunak, gauez ibiltzekoak...
Zatozte!!!